Prosertek enpresak Ibermatica-ren kudeaketa-software bat erosi du

12 uztaila, 2016
Prosertek enpresek giltza eskurako zerbitzuak eskaini eta aholkularitza teknologikoa egiten du

Portu-ekipamenduko enpresa konpainia gipuzkoarraren soluzio batez baliatuko da abian dituen proiektuak integratzeko

 

Portu-instalazioetarako ekipoak fabrikatzen dituen Prosertek konpainia bizkaitarrak Ibermatica enpresa gipuzkoarrak diseinatutako kudeaketa integratuko softwarea (Enterprise Resource Planning) aukeratu du fabrikazio eta muntaketa prozesuak antolatzeko

 

Soluzio informatiko honen bidez, taldeak jarduera desberdinak integratu eta egungo nahiz geroko beharrizanei erantzungo dien sistema batez baliatzeko aukera izan nahi du, Ibermatica-k ohar baten bidez jakinarazi duenez.

 

Prosertek taldeak giltza eskurako zerbitzuak eta aholkularitza teknologikoa eskaintzen ditu, eta zeregin horiei aurre egiteko, edozein gailuren bitartez erabili eta bezeroak eta hornitzaileak integratzeko gai den tresna bat behar zuen.

 

Ricardo Hernani konpainiako zuzendari nagusiak ziurtatu duenez, luze gabe, beste herrialde batzuetan ekoizpen-instalazioak izatea espero du, baina horretarako, nazioartean hedatzen lagunduko dien bazkide baten premia zuten.

 

Ibermatica-ren kudeaketa integratuko softwareak 700 inplementazio baino gehiago izan ditu hainbat sektore eta herrialdetan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow