Argiaren fakturan aurrezteko programa informatiko bat

26 uztaila, 2016
Erreminta Google Chrome nabigatzailearentzako doako luzapena da

IK4-Ikerlan-ek erreminta bat garatu du etxeko kontsumo elektrikoa analizatu eta alternatibak planteatzeko

 

Kontsumo energetikoaren eraginkortasuna areagotzeko asmoz, IK$-Ikerlan euskal zentro teknologikoak, programa informatikoa garatu du, etxeko faktura elektrikoan aurrezten laguntzeko.

 

Erreminta Google Chrome web nabigatzailearentzako doako luzapen bat da, Home Energy Analizer (IK-HEA) deiturikoa, eta etxeko kontsumoaren datuak analizatzen ditu, kontratatutako tarifarekin alderatu eta hainbat alternatiba proposatzen ditu gastua eraginkorragoa izan dadin.

 

Chrome Web Store gunean eskuragai dagoen programak aholkuak eskaintzen dizkie erabiltzaileei, euren ohiturak moldatuz edo eta tarifa eredua aldatuz, argiaren faktura murrizteko.

 

Euskal zentroak diseinatutako erremintak Iberdola Distribución-en jarduera esparruan diharduten merkaturatzaile energetikoen bezeroei laguntzea du helburu.

 

Home Energy Analizer erabiltzeko, erabiltzaileek kontagailu adimendun bat eduki behar dute instalatuta eta konpainiak bere telekudeaketa sistema ezarrita duen gune batean bizi behar dira.

 

Horrez gain, programak erraz erabiltzeko interfaze intuitibo bat dauka, espezializatuta ez dauden erabiltzaileek erraz erabil dezaten.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow