Petronorrek ia 23 milioi euro inbertitu ditu instalazioak hobetzeko

27 urria, 2016
Cracking katalikoaren unitateko konprensoreen muntaia

Enpresak cracking katalikoaren unitateko bi konpresoreak ordezkatu ditu, eta horri esker, urtean 80.000 tona CO2 gutxiago isuriko dira

 

Petronor hidrokarburo-konpainiak 22,8 milioi euro inbertitu ditu cracking katalikoaren unitateko bi konpresoreak ordezkatzeko. Ekipamendu hau hidrokarburo astunak arin bihurtzea xede duen fintze-prozesu bat egiteko erabiltzen da, petrolioaren osagaien deskonposizio termalean oinarrituta.

 

Makina berriak teknologia berriez eta azken belaunaldiko kontrolez hornituta daude, eta mantentze-lanen kostua zein gorabehera-kopurua murriztu dute.

 

Eraikuntza-lanak otsailean abiatu eta lantegiaren hurrengo geldialdi orokorreraino luzatuko dira, hau da, 2017aren hasieraraino. Irailaren 20an eta 21ean, konpresore berriak igotzeko lanak egin ziren.

 

Bizkaiko findegiak zabaldutako ohar baten arabera, Petronorrek 2011n koke-instalazioa (URF) inauguratu zuenez geroztik, bi konpresoreen ordezkapena dugu Euskadin egindako ingurumen arloko inbertsiorik handiena.

 

Inbertsio honek, fidagarritasuna dexente hobetzeaz gain, 36.000 tona fuel-olioren balioko murrizketa eragingo du urtean energia-kontsumoan, atmosferara egindako CO2 isurketetan ere urtean 80.000 tonatik gorako murrizketa erraztuz.

 

 

Petronorren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow