Petronor-ek bere instalazioak modernizatu ditu

11 abendua, 2017
Konpainiak kontrol-sistemaren erabateko eraberritze teknologiko bat gauzatu du

Hidrokarburoen konpainiak 8,5 milioi euro inbertitu ditu kontrol gela berri batean

 

Bere instalazioen modernizazioaren eta ekoizpen prozesuen optimizatzearen aldeko apustuaren testuinguruan, hidrokarburoen Petronor  konpainiak, fabrikako puntu kritikoak ikusteko aukera luzatzen duen sistema batez hornitutako kontrol gela berri bat inauguratu du.

 

Instalazio berriak 8,5 milioi euroko inbertsioa eragin du, 2017 urte hasieran egindako geldiunean inbertitutako 49 milioi euroei gehitzen zaizkionak.

 

Zehatz mehatz, konpainiak kontrol-sistemaren erabateko eraberritze teknologiko bat gauzatu du, sistema berri bat instalatuz, baita kontsolako estazioetakoa ere. Horrez gain, findegian instalatutako irrati sistemak eta langileei, fabrikako puntu kritikoak ikusteko aukera luzatzen duten telebista- zirkuitu itxiko kamerak modernizatu ditu.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow