Pasabanek bobinatzeko makina bat fabrikatu du Emreserrentzat

22 abendua, 2017
Makinak 2.600 milimetroko zabalera du

Ekipamenduak kartoizko paketegintzan espezializatuta dagoen enpresaren ekoizpen-gaitasunak areagotzen lagunduko du

 

Papera manipulatzeko industriarako makineria ekoizten duen Pasaban fabrikatzaile gipuzkoarrak BM-2600 modeloko bonbinatzeko makina bat hornitu dio Emreser izeneko bezeroari. Murtziako enpresa hau kartoizko kutxatila, erakustokia, ontzi eta bestelako soluzioen fabrikazioan espezializatuta dago.

 

Berrikitan instalazioak handitu dituen konpainia murtziarrak bobinatzeko makina handi bat behar zuen produktuak prozesatzeko. Makinak 2.600 milimetroko zabalera du 250 eta 500 g/m2 bitarteko kartoiekin lan egiteko, eta diametro handi-handiko (2.100 mm/1.800 mm) sarrerako nahiz irteerako bobinak 1.500 metro minutuko abiaduran ere maneiatzeko egokituta dago.

 

Gainera, soluzio hau labanak automatikoki kokatzeko sistema batez hornituta dago eta IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoaren lankidetzaz garatutako kontrol arloko hobekuntzak bildu ditu.

 

Eskari honen bitartez, Emreserrek bere lantegiaren produktibitatea areagotu eta entrega-epeak laburtu nahi ditu.

 

Pasaban enpresaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow