Neurorrobotika, mugitzeko mugapenak dituzten pertsonen errehabilitazioaren zerbitzura

20 February, 2015

IK4 euskal aliantza teknologikoa, mugitzeko desgaitasunak dituzten pertsonen suspertze-prozesua bizkortu eta neurorrobotika, neuroprotesika eta errealitate birtuala gisako teknika aurreratuen laguntzaz pertsona horien bizi-kalitatea hobetzea xede duen asmo handiko ikerketa-proiektu batean parte hartzen ari da.


HYPER ekimena dugu Estatuan esparru honetan garatzen ari den ikerketa nagusia, 5 milioi euroko aurrekontuari esker, eta bertan,IK4 aliantza teknologikoak Ikerketa Zientifikorako Goi Kontseiluaren (CSIC) koordinaziopean lanean dihardu.

Proiektua 2010ean abiarazi zen, eta bizkarrezur-muineko lesioak edo garuneko infartuak izan dituzten pazienteei zuzendutako errehabilitazio-terapia berriak eta ibilera konpentsatzeko sistema berriak garatzen laguntzen duten hainbat sistema berritzaile sorrarazi ditu. Orain arte, zenbait prototipo garatu dira, eta horietako bat aldez aurreko baliozkotze klinikoko prozesuan dago, muineko lesioa duten Toledoko Paraplegikoen Ospitale Nazionaleko10 pazienteren laguntzaz.

Emaitza on horien haritik, proiektua beste urte batez luzatu da, Espainiako gobernuaren Consolider-Ingenio programaren finantzaketaz.
Espainiako Ikerketa Zientifikorako Goi Kontseiluko (CSIC) Bioingeniaritza Taldea buru duen ekimen honetan, ikerketa zientifiko-teknologiko eta medikoan diharduten beste eragile batzuk ere partaide ditu, hala nola, Zaragozako Unibertsitatea, Joan Karlos Erregea Unibertsitatea, Karlos III.a Unibertsitatea eta Kataluniako Bioingeniaritza Institutua (IBEC), besteak beste.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow