Minbiziaren aurkako pertsonalizatutako terapiei ateak irekitzen dizkion teknologia garatzen ari dira

1 July, 2015

IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoa, minbiziarekin eta hanturazko gaixotasunekin erlazionatutako biomarkatzaileen detekzio elektrokimikoko teknologia berri bat ikertzen ari da. Garapen honek pertsonalizatutako terapien diseinuari ateka irekitzen dizkio.

Eibarko zentroak bi urte daramatza, minbiziko kasu guztien %23 suposatzen duen eta emakumeen gehien pairatu behar duten bularreko minbiziaren pronostikorako funtsezko biomarkatzaile den ErbB2 proteinaren gainadierazpenak in vitro detektatzea ahalbidetzen duen teknologia hau garatzen.

Zentro teknologikoko adituek, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen laguntzarekin, hiru bide desberdinetan ErbB2-a detektatzeko partikula magnetikoen erabileran oinarritutako biosentsore bat garatu dute.

Teknologiak, biomarkatzaileen kuantifikazioaren bitartez, bai serumaren laginetan edota zelula- lisatuetan baita gainazal zelularrean ere, oso sentikorra, baina era berean kostu baxuko eta automatizagarria den teknika baten bitartez,  gaixoaren egoera ebaluatzeko aukera ematen du.

“Proteina hau ezohiko moduan adierazten duten zelula osoak detektatu eta inmobilizatzea lortu dugu. Hau garrantzitsua da erabat, izan ere pertsonalizatutako terapiak garatzeari ateak irekitzen dizkiolako”, adierazi du IK4-TEKNIKER-eko Mikro eta Nanofabrikazio Unitateko arduradun Santos Merinok.

Ikerketaren azken helburua neurketa teknologia sendo, azkar eta ekonomikoa da, horrez gain, diagnostiko osoago bat ahalbidetuko duen informazioa eskuratzeko, zenbait parametroren neurketa bateratua egiteko aukera eman dezakeena.

Biomedikuntza-sektorea IK4-TEKNIKER-en

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow