Metromeet, motorrak pizteko prest

22 abendua, 2017
Kongresuak sektoreko ordezkari nagusiak bilduko ditu Euskalduna Jauregian

Metrologia industrialaren inguruko nazioarteko biltzarra Bilbon ospatuko da 2018ko martxoan

 

Txosten-egitarau oparo batez baliaturik, metrologia industrial dimentsionalaren Metromeet 2018 kongresu internazionalak, sektoreko ordezkari nagusiak bilduko ditu Bilbon, arlo honetako azken joerak aztertu, digitalizaziora aplikatutako berrikuntzak arakatu eta aliantza eta lankidetzen trukatze eta bilaketa sustatze aldera.

 

Martxoaren 21ean, 22an eta 23an zehar, bizkaitar hiriburuko Euskalduna Jauregiak, Capvidia, Innovalia Metrology, Whirpool, Carlsberg edo IK4-Tekniker bezalako enpresa eta entitateetako profesional eta ordezkariak bilduko ditu, berriki zabaldu den ekitaldiaren egitarauaren arabera.

 

Kongresua paregabeko toki batean egingo da. 4.0 metrologiara bideratutako Metromeet 2018ko azken jardunaldia upategi batean izango da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow