Metromeet metrologiari buruzko konferentziak sektoreko nobedadeak aztertuko ditu

14 January, 2016

Bilbon otsailaren 24a eta 26a bitartean bere hamaikagarren edizioa egiten ari den Metromeet metrologia industrial dimentsionalari dedikatutako Europako konferentziak, profesionalak, enpresak eta organismoak bilduko ditu, azken joerak eztabaidatu eta sektoreko azken teknologia aurrerakoienak aurkezteko asmoz.

Euskalduna Jauregian egiten ari den hitzorduak, General Electric, Zeiss, Innovalia Metrology, CEM, Renishaw, NPL eta IK4-TEKNIKER bezalako enpresa eta entitateen presentzia izango du, besteak beste.

Topaguneak, abiadura handiz aurrera egiten duen industrian metrologiaren inguruko foro-eztabaida osatu gura du.

Edizio honetarako, konferentziako batzorde teknikoak, ekitaldia hiru egunez luzatzea eta automozioaren sektoreari garrantzi handiagoa ematea erabaki dute.

Sektoreko fabrikatzaile nagusietako batzuk, zenbait kasu praktiko aurkeztuko dituzte eta metrologia dimentsionalean identifikatutako formakuntza beharrak landuko dituzte.

Tutoretzez, keynote-z, track-ez eta 3D inprimatzeari dedikatutako sesio berezi batez osatutako egitaraua duen topaguneak, networking-an sakontzea eta industria munduko profesionalen, multinazionalen eta unibertsitate eta zentro publiko eta pribatuetako ordezkarien arteko hartu-emanak ahalbidetuko ditu.

Metromeet 2015

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow