Matrici, heziketa gaituaren alde

14 abendua, 2017
Zentroak 25 ikaslerentzako 3 gela izango ditu

Mondragon Korporazioa osatzen duen enpresak, trokelgintza sektoreko profesionalei bideratutako heziketa zentro bat martxan jarri du

 

Mondragon Korporazioko erreminta eta sistema sailean osatutako Matrici euskal kooperatibak, trokelgintza sektoreko profesionalen prestakuntza teknikora bideratutako heziketa aurreratuko zentro berri bat inauguratu du Zamudion.

 

Matrici Advanced Training Center (MATC) deituriko zentro berriak, heziketa zentroetatik etorritako matrizegile gazteak eta konpainia bizkaitarreko pertsonala osatzen duten eta jardunean dauden profesionalak hezituko ditu. Instalazioak, 25 ikaslerentzako 3 gela izango ditu guztira, eta bertan urtero sektoreko ehun bat profesional trebatuko dira.

 

Enpresak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, gaur egun ez da matrizegintzaren inguruko formakuntza arauturik eta zentro berri honek, behar dituen matrizegile gazteak hezitzeko aukera emango dio kooperatibari.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow