Lumiker enpresak sentsore optikoetan lortutako aurrerapenak erakutsi ditu

10 urria, 2016
Sektore elektrikoko enpresatako ordezkariak, bileran.

 

Euskal konpainia horrek sektore elektrikoko 11 enpresa handiri aurkeztu dizkie aktibo elektrikoen monitorizazioan lortu dituen konponbideak.

 

Lumiker euskal enpresak jardunaldi tekniko bat antolatu du sentsore optikoetan  oinarritutako aktibo elektrikoen monitorizazioari buruz. Sektore elektrikoko 11 enpresatako (hala nola, Red Eléctrica Española, Arteche, General Cable, General Electric, Iberdrola Distribución, Ormazabal edo Ingeteam) 20tik gora ordezkari elkartu ziren Bizkaiko Teknologi Parkean kokatutako Lumiker enpresaren instalazioetako Erakusketa Aretoan.

 

Jardunaldian bertatik bertara erakutsi ziren Lumiker-ek sektore elektrikoari zuzendutako bere produktu-katalogoan biltzen dituen konponbide aurreratuenak. Konponbide horien helburua da: tenperatura puntuala monitorizatzea kableetan, korrontea pantailetan, hutseginak diskriminatzea lerro mistoetan, eta zehaztasun handiko korronte-monitorizazioa egitea.

 

Denak dira sektore elektrikora zuzendutako aplikazio berritzaileak, lau jakintza-arlo (optika, material berriak, hardwarea eta softwarea) integratzearen emaitza alegia, eta aplikazio horien bidez konpainiak bereizgarritasuna lortu du merkatuan. Aurrerapen disruptibo bat dira aktibo elektrikoen monitorizazioan eta, hortaz, aktibo horien kudeaketaren optimizazioan.

 

Europako Batzordeak Europako ETE onenen artean aukeratu du Lumiker enpresa Horizonte 2020 estrategiaren “ETE Tresna” deialdiaren barruan, produktu oso teknologikoen garapenean lortutako aurrerapenengatik eta merkatuko arazoak konpontzeko duen bokazioagatik.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow