Lumiker-el enpresa etapa berri bat hasiko du RDT Ingenieros enpresaren laguntzarekin

11 May, 2017

Lumikeren dispositivo bat.

RDT Ingenieros enpresak Lumiker Aplicaciones Tecnológicas SL konpainiaren gehiengodun partaidetza eskuratu du

 

Joan den apirilean bukatu zen RDT Ingenieros multinazionala Lumiker Aplicaciones Tecnológicas SL. enpresaren kapital sozialean sartzeko prozesua. RDT Ingenieros-ek %70etik gorako partaidetza eskuratu du, eta hala, konpainiaren erreferentziazko akziodun bihurtu da.

 

Lumiker Bizkaiko Teknologi Parkean kokatutako oinarri teknologikoko enpresa bat da. 2010. urtean sortu zen, helburutzat harturik Sentsorikaren esparruko aplikazio berritzaileak garatzea hainbat sektoretara (hala nola, sektore elektrikora, aeronautikara, obra zibilera, eta abarretara) zuzendurik. Lau jakintza-arlo integratzen ditu, nola baitira optika, material berriak, hardwarea eta softwarea, eta balio erantsi handiko konponbideak sortzen ditu.

Bere produktu-katalogoa beraizik zuzendurik dago sektore elektrikora. Konponbide disruptiboak eskaintzen ditu aktibo elektrikoen monitorizazioan eta, hortaz, aktibo horien kudeaketaren optimizazioan.

RDT Ingenieros nazioartean finkatutako enpresa berritzaile bat da. Ingeniaritza proiektu aurreratuak garatzen ditu, eta osagai teknologiko handiko proiektuetan parte hartzen du, malgutasuna eskainiz bezero handien kanporatze estrategietarako.

RDTk Lumikeren eskuratu duen partaidetza benetako bultzada eta palanka izango da ETE teknologiko hori dimentsionatzeko eta merkatu desberdinetan indarrez sartzen laguntzeko, multinazionalak ingeniaritza aurreratuaren esparruan duen posizionamendua dela medio.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow