Zientzia eta teknologiaren azken aurrerakuntzak, etxetik atera gabe

27 iraila, 2016
Teknopolisen lantaldea denboraldi berriaren aurkezpen ekitaldian

Zientzia- dibulgazioko Teknopolis programa Eitb-ko programaziora itzuli da

 

Irudi berriarekin eta gai zientifiko eta teknologikoak sakon lantzeko bokazioarekin, Teknopolis programa, Eitb-ko programaziora itzuli da bere hamargarren denboraldian.

 

Iñaki Leturiak aurkeztutako eta Nagore Rementeriak zuzendutako programa, larunbatero, 13:30etan emango da ETB1-en eta telebista kate berean errepikatuko da astelehenero 18:15etan. Telebista saioa, ETB2-n ere ikusi ahalko da, igandero 09:30etan eta ostegunero 11:00etan.

 

Iragan astean egindako programaren denboraldi berriaren aurkezpen ekitaldian, Leturiak aurten programa tematikoak egitea aurreikusita dagoela zehaztu du, eta bertan aukeratutako gaiaren “ertzak” erakutsiko dira, erreportaje eta sekzio desberdinak baliatuta. Gainera, espazioak bere irudia berriztatu eta gailu mugikorretara egokitutako web gune bat izango du.

 

“Garrantzitsua da jendeak enpresek eta ikerkuntza zentroek jorratzen duten lana ezagutzea, horregatik, funtsezkoa da Teknopolis programa”, ziurtatu du Eusko Jaurlaritzako Estrategia eta Teknologiako zuzendari Leire Bilbaok, aurkezpenak iraun bitartean.

 

Teknopolis Elhuyar Fundazioak koproduzitutako eta Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bezalako instituzioek babestutako saioa da, besteak beste.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow