Harpidetu zaitez gure newsletter-ak jasotzeko
Ezagutu euskal industria berriari buruzko albisteak, laguntzak eta ekitaldiak
Hemen kontatuko dizuguKonpainiak aurreko ekitaldiko kontuak onartu ditu urteko batzarrean.
Igogailuetan eta jasotze-sistemetan espezializatuta dagoen Orona euskal konpainiak 611 milioi euroko diru-sarrerak lortu zituen 2015ean, aurreko ekitaldian izandako 578 milioiko diru-sarrerak baino % 5,71 gehiago.
Gipuzkoako Hernani herrian finkatutako kooperatibak bazkideen urteko batzarra egin du gaur, eta hitzordu honetaz baliatuta, enpresak iazko urte fiskaleko kontuak onartu ditu.
Oronak 111 milioi euroko ustiapen-emaitza gordina lortu zuen 2015aren amaieran, % 15,63ko hazkundeaz 2014ko datuen aldean.
Erreferentziazko epealdi horretan, enplegu-kopurua 4.498 langilekoa izan zen, 2014an baino 165 profesional gehiagokoa.
Gainera, konpainia gipuzkoarrak 37 milioi euroko guztizko balioa duten inbertsioak egin zituen, salmenten % 2 berrikuntzara bideratuz.
“Orona indarberrituta atera da krisi globaleko garai latzetatik, emaitzak onak lortuz eta enplegua sortuz”, ziurtatu du Batzarrean Xabier Mutuberria konpainiako zuzendari nagusiak.
Oronaren aurkezpena