Lointek-ek bost milioi euroko inbertsioa egingo du Bilboko Portuan lantegi bat eraikitzeko

14 May, 2015

Ekipo-ondasunen fabrikazioan espezializatuta dagoen Lointek enpresa bizkaitarrak bost milioi euroko inbertsioa egingo du Bilboko Portuan lantegi bat eraiki eta orain arteko nazioartektze-estrategia bultzatzeko.

Eraikitzen ari diren instalazio berri hauetan, mundu osoko bezeroen tamaina handiko eskariak kudeatuko dira, konpainiaren esportazio-gaitasuna areagotu eta logistika-gastuak murrizteko asmoz.

Honela, Urdulizen 1996an sortutako konpainia hau, Bilboko Portuko kanpoko Abran jardungo duen ekipo-ondasunen arloko lehen fabrikatzailea izango da.

Konpainiako zuzendari nagusi Javier Loroñok bisitaldia egin zien larunbatean lantegia eraikitzeko lanei, alboan Asier Atutxa Portu Agintaritzako presidentea eta Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzako diputatua zituela, proiektuak bi erakunde hauen babesa baitu.

Lointek-ek badu jadanik lantegi berrian fabrikatu beharreko eskari bat: Mexikoko Pemex petroliogintza-taldearentzako tamaina handiko destilazio-zutabe bat, 700 tonatik gorako pisua eta bederatzi metroko diametroa duena.

Udaren bukaerarako abian  izango den 40 langileko lantegi berrian, 1.000 tonarainoko pisua, 150 metroko luzera eta 20 metroko diametroa duten piezak fabrikatu ahal izango dira. Ezinezkoa litzateke horrelako piezak barrualdean fabrikatu eta porturaino eramatea.

Bideo korporatiboa

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow