Lazpiurrek doitasunezko makinak saldu dizkio Deba Fasteners torlojugintza enpresari

18 uztaila, 2016
Ekipamendua enpresaren instalakuntzetan funtzionatzen ari da

Industria sektorerako ekipamenduan espezializatutako konpainia, automoziorako finkapen enpresaren hornitzaile bihurtzen da

 

Lazpiur euskal enpresak ikuskaritza eta kalitatea kontrolatzeko, eta minutu bakoitzeko 40 eta 60 pieza ikuskatzeko gaitasuna duen makina bat, automobil-industriarako finkatze sistematan espezializatutako Deba Fasteners torlojugintza enpresari saltzea adostu du.

 

Zehatz- mehatz, Bergaran egoitza duen Deba Fastenersek BEGItech MRT  makina bat aukeratu du, “zero akats” ekoizpenaren esparruko bere gaitasunei eusteko ekipamendua, Lazpiurrek helarazitako komunikatu baten arabera.

 

Torlojugintzako enpresaren instalazioetan funtzionamendu betean dabilen ekipamendua, erabat sentikorrak diren pieza mota baten kontrolaz arduratzen da, ibilgailuen indargetzailearen ardatzari soldatzen diren piezen kontrolaz, alegia.

 

BEGItech MRT-ek, finkatzeek, induzitutako korronteen hondagarria ez den sistemaren bitartez, inolako arrail edota gainazaleko akatsik izan ez dezatenerako kontrola ahalbidetzen du. Horrez gain, fotometria bitartezko ikuspen sistema erabiltzen duen ekipoak piezen neurriak eta hariaren balizko akatsak kontrolatzen ditu ere.

 

Aurreikusita dago Lazpiurrek Deba hurrengo hilabeteetan, piezaren neurri mota guztiak detektatzen dituen doitasun oso handiko ikuspen sistema bat erabiltzen duen kontrol dimentsionalerako bigarren makina batez hornitzea.

 

 

Lazpiur-en BEGItech ekipamendua

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow