Lazpiurrek SMT Samsung aukeratu du Ipar Amerikako merkaturako bere banatzailea izan dadin

24 maiatza, 2016
(Español) Lazpiur trabaja en el desarrollo de maquinaria con un elevado componente innovador

Euskal konpainia, nazioartekotzearen aldeko apustuarekin darrai

Makinerian eta forjatze tresnerian espezializatutako Lazpiur enpresak, SMT Samsung, Mexiko eta Estatu Batuetako merkatuetarako bere banatzaile esklusibo bihurtu du.

Gipuzkoako Bergara udalerrian egoitza duen konpainiak, komunikatu baten arabera, aliantza honen bitartez, “berme osoz merkatu garrantzitsuari aurre egitea” du helburu.

Osagai berritzaile nabarmena duen makineriaren garapenean eta diseinuan lan egiten duen Lazpiurrek, jada, merkatu hauetan sartzea lortu du, industria eta motorraren sektoreko multinazional  nabariekin mantentzen duen harremanagatik, hala nola, Yazaki, Lear, Delphi, Continental edo Kimbal.

“Presentzia hau banatzaile berriarekin areagotuko da”, aipatzen du Lazpiurren oharrak.

Daimler, Ford edo Volkswagen bezalako konpainientzako ere lan egiten duen Bergarako enpresak, presentzia nabarmena du Europako eta Amerikako merkatuetan.

Horrez gain, XX mendeko lehen erdialdean sortutako enpresak, erregistratutako berezko 20 asmatze patente baino gehiago ditu.

 

Lazpiurren aurkezpena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow