Kostaldeko itsasontzien isurpenak Euskadin erabat murriztuko dituen proiektu baten buru da Ingeteam

23 urtarrila, 2018
Ortze itsasontzi eskola

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk Hazitek programako azken deialdian aukeratutako proiektu estrategikoetako bat da

Proiektuan garatutako teknologiak 2019an egiaztatu ahalko dira Ortze itsasontzi eskolan, zeinek portuetako sarrera eta irteeretan, eta babestutako ingurumenetako lanetan modu erabat elektrikoan, eta zero izurpenekin nabigatu ahalko duen

Gainerako lanetan, Ortzek %25ean murriztuko ditu bere isurpenak eta %20tik gora berriz erregaiaren kontsumoa

Proiektu honek Euskadin erabat asmatu, diseinatu, garatu, egin eta arituko den era honetako lehenengo itsasontzia izatea ahalbideratuko du

 

Portuetako sarrera eta irteeretan eta babestutako ingurumenetan, zero izurpenekin eta erabat elektrikoa izango den eran nabigatzea ahalbideratuko duen euskal itsasontzi eskola proiektu baten buru da Ingeteam. Euskadin erabat asmatu, diseinatu, garatu, egin eta arituko den era honetako lehenengo itsasontzia izatea ahalbideratuko duen proiektu honetan, euskal enpresen partzuergo batek hartzen du parte.

 

Proiektu honek itsasontziaren izena hartzen du, non, itsasontzien kontsumo eta isurpen murrizketa handiak lortzeko, arlo elektriko, elektroniko eta energetikoen ikerketa eta garapena oinarri dituen teknologiak erakutsiko diren. Bereziki eta proiektuaren erakuspen ekintza gisa, nabigatuko duen ekosistemetan ahalik eta eragin txikiena sortuz, kostaldean izango duen zeregina ondo burutzeko, ezinbesteko duen teknologia industrialaz hornituko da Ortze itsasontzi eskola.  Zero isurpenarekin modu elektrikoan nabigatu ahal izateaz gain, modu hibridoan, %25eko isurpen murrizketarekin nabigatzea ahalbideratuko du ere. Kostatik urrutiago dauden guneetan erabiliko den modu hibridoak barne-errekuntza eta sistema fotovoltaiko talde bat, eta energia metatze sistema garrantzitsu baten laguntza behar ditu.

 

Itsasoen kudeaketarekin zerikusia daukaten europar politikek, itsasoetako ekosistemen egoera ona bermatzea dute helburu. Arduratsuak eta energia eraginkortasun handikoak diren proiektu honetako ondoriozko ingurumen irtenbideak,  beste itsasontzi eta aplikazio batzuetan erabili ahalko dira.

 

Partzuergoa honako enpresa hauek osatzen dute: Proiektuaren buru den Ingeteam Power Technology, Indar Electric (Grupo Ingeteam Taldeko enpresa), LasaNaval, Skandiaverken- SKV, eta Ormazabal. Hauez gain, Euskal Itsas Foroak eta Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko Ikerketa Erakunde desberdinek osatzen dute proiektua, besteak beste:  Azti, UPV/EHU (Ingeniaritza Eskola eta Plentziako Itsas Zentroa), eta Mondragon Unibertsitatea. Azkenik, honako hauek ere hartzen dute parte proiektu honetan: Pasaiako Blas de Lezo Nautiko-Pesquera BHI (Ortze itsasontzi eskolaren egungo erabiltzaile eta eragilea) ), eta Tknika,  Euskadin Lanbide Heziketa bultzatzeko proiektu eta ekintzen dinamizatzaile gisa.

 

Ortze itsasontziak nazioarteko erreferente izan nahi du, zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzen hezkuntza eta lanbide heziketa alorretan. Horrez gain, itsaso eta gure kostaldeko ekosistemen ikerketarako ozeanografia ikerketa itsasontzi gisa erabiliko da ere.  Ortze berriak itsaso eta arrantza alorretan etorkizuneko profesional eta itsas ingeniariei, praktikak eta prestakuntza egitea eskainiko die, egun itsaso alorrean eta, orokorrean, garraioan indartsu eragiten ari diren teknologia garbi berrietan sakonduz.

 

Ortze proiektua Euskadiko funtsezko hiru zutabe nagusik babesten dute: Hezkuntza, Ikerketa eta Industriak. Honek itsas garraioaren partzuergoko enpresei hazten lagunduko die elektrifikazioaren merkatu berrian, eta aldi berean, teknologiaren heltzeari eta ekimen estrategiko honen ikerketa eta garapen helburua duten teknologia eta azpisistemen merkaturatzea ahalbideratuko du. Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk Hazitek programako azken deialdian aukeratutako proiektu estrategikoetako bat da.

 

Ingeteam

Potentzia eta kontrol elektronikan espezializatutako Taldea da Ingeteam  (inbertsoreak, kontrolagailuak eta babesgailuak) generadoreak, motorrak, ponpak (Indar markaren izenean eginak), eta ingeniaritza eta automatizazio proiektuak. Lan eta mantentze zerbitzuez osatzen du bere eskaintza.

 

Honako alor hauetara zuzentzen ditu bere produktuak: energia eoliko, fotovoltaiko, hidrauliko eta fosila, metal eta mineralen eraldaketa,  itsas, trenbide, energia elektrikoaren sarearen industria, azpieztazioak barne, beti ere eragingarriagoa izango den energiaren sortze, garraio, banaketa eta  kontsumoa.

 

Enpresa mundu osoan dago zabaldurik, 3.800 langile ditu, eta bere jarduna I+Gean dago egituraturik, eta fakturazioaren %5a inbertitzen du urtean.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow