Itsas-energia berriak ikertzeko esparru berria

14 abendua, 2017
Zentroak nazioarteko ikerketa-lankidetzak ezartzen lagunduko du

Hiru euskal erakundek laborategi bat sortzea erabaki dute, offshore energia berriztagarrien inguruko I+G+b bultzatzeko

 

Ingurumena errespetatzen duten kutsadura txikiagoko energia-iturri berrien bilaketa kontu estrategikoa bihurtu da garapen iraunkorragoa bermatu ahal izateko. Testuinguru honetan, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia korporazio teknologikoak eta BCAM matematiken arloko ikerketa zentroak akordio bat sinatu dute Joint Research Lab on OffShore Renewable Energy (JRL ORE) deritzon itsas-energia berriztagarrien inguruko ikerketa-laborategia sortzeko.

 

Esparru honen helburua, itsas-energiekin lotutako Euskadiko kolektiboen arteko elkarrekintza erraztea da, ikerketa eta transferentzia teknologikoaren arloko proposamen lehiakorrak bultzatuz.

 

Gainera, zentroak nazioarteko ikerketa-lankidetzak ezartzen lagunduko du Strathclydeko Unibertsitatea (Eskozia) eta Nantesko Eskola Zentrala bezalako erakundeekin.

 

JRL OREren batzorde zientifikoan, horren sorrera bultzatu duten hiru erakundeen erreferentziazko ikertzaileek parte hartzen dute, UPV/EHUn irakasle dabilen Eider Robles Tecnaliako ikertzailearen zuzendaritzapean.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow