Irizarren bi sari lortu ditu urte hasieran

1 otsaila, 2018
Irizar ie tram

Irizar ie Tram autobus elektrikoa urteko autobusik onena eta ibilgailu industrial ekologikorik onena izendatu dute

 

Irizar euskal konpainiak merkaturatu berri duen Irizar ie Tram autobus elektrikoak honen kalitatea eta ingurumenarekiko ekarpena aitortzen dituzten garrantzi handiko bi sari lortu ditu.

 

Ibilgailuak 2018. Urteko Autobusik Onenaren kategoriako saria eta Ibilgailu Industrial Ekologikorik Onenaren kategoriako saria lortu ditu, Transporte 3 eta Viajeros aldizkariek urterik urte antolatzen duten Garraio Sari Nazionalen barruan.

 

“Sari bikoitz honek Irizar Taldeak azken urteotan egin duen jauzi estrategiko handia aitortzen du, izan ere, jauzi horri esker, marka liderra bihurtu gara abangoardiako soluzio teknologiko integralen esparruan, iraunkortasunaren eta herritarren ongizatearen mesedetan”, ziurtatu du Jose Manuel Orcasitas Irizarreko CEOak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow