Ángel Rubio UPV/EHUko ikertzaileak ERC Advanced Grant beka bat lortu du bigarren aldiz

20 apirila, 2016
UPV/EHUko katedradun Ángel Rubiok.

ERC Europako Ikerketa Kontseiluaren eskutik. 2,5 milioi euro jasoko ditu Quantum Spectroscopy

 

UPV/EHUko katedradun Ángel Rubiok, Nano-bio Spectroscopy Group ikertaldearen arduradunak eta Hanburgoko Max Planck Institute for the Structure and Dynamics of Matter institutuko Teoria Saileko zuzendariak, ERC Advanced Grants beka prestigiotsuetako bat lortu du bigarren aldiz jarraian, ERC Europako Ikerketa Kontseiluaren eskutik. 2,5 milioi euro jasoko ditu Quantum Spectroscopy: exploring new states of matter out of equilibrium proiekturako, bost urtez gauzatzeko (2016 amaieratik 2021era arte). Rubio da beka hau birritan jaso duen Euskal Autonomia Erkidegoko lehen ikertzailea.

 

Proiektuaren helburua da fotoien izaera kuantikoa tratatzea materialen eta molekulen propietateak erabat aldatzen dituzten egoeretan, orain arte ezagutzen ez diren materiaren jokabide kolektibo berriak induzitu ahal izateko. Modu horretan, “sistema konplexuen (materialak, biomolekulak, nanoegiturak) erreakzio kimikoak kontrolatu eta aldatu nahi ditugu, eta bidea ireki materiaren egoera berrien aurkikuntzari”, azaldu du Ángel Rubiok. “Ikerketa proiektu oinarri-oinarrizkoa da, helburu oso anbiziotsuak dituena; helburuok eragin handia izango dute hainbat jakintza arlotan, hala fisikan, kimikan, biologian eta materialen zientzian nola informazio kuantikoan eta konputazioan”, gehitu du. Gainera, hauxe da azken helburua: “materiaren egoera berriak identifikatzen, propietateak karakterizatzen eta aplikazio posibleak aztertzen lagun diezagukeen esparru teoriko bat sortzea. Leiho bat zabaldu nahi diogu materiaren arloko ezagutzari”.

 

 European Research Council erakundearen diru laguntza prestigiotsu horiek zientzialari europar garrantzitsuenei eta proiektu abangoardistenei ematen zaizkiee

European Research Council erakundearen diru laguntza prestigiotsu horiek zientzialari europar garrantzitsuenei eta proiektu abangoardistenei ematen zaizkie, hau da, dagokien jakintza arloko erronka berri eta handiei erantzuteko gai diren proiektuei. ERC Advanced Grants beken edizio honetan, guztira 647 milioi euroko diru laguntza eman da. Horri esker, ikertzaileek beren ideiak garatu eta zientzian zein gizartean eragina izango duen ikerketa berritzailea hasi ahal izango dute. 1.953 proposamen aurkeztu dituzte edizio honetara, eta horietatik 277 baino ez dira onartu (% 14 baino zertxobait gehiago).

 

“Proiektuaren oinarrizko ideia da partikulen eta fotoien sistema osoa jariakin kuantiko bat balitz bezala tratatzea (‘quantum electrodynamics theory (QED)’ esaten zaion horren bidez). Partikulak karga korronte baten bidez daude irudikatuta, eta fotoiak, berriz, korronteari modu nahiko konplexuan eragiten dion eremu elektromagnetiko baten bidez. Elektroi-fotoi akoplatuaren arazo hori birformulatzeak bide ematen du fotoiak eta partikulak baldintza berberetan tratatzeko. Horrela, fotoiak baztertzen ez dituzten simulazio teknika berriak eta erabilerrazak lor ditzakegu, materiaren egoera berri eta erakargarriak esploratu ahal izateko”, adierazi du ikertzaileak.

 

Rubiok 2011. urtean jaso zuen lehendabiziko ERC Advanced Grant beka, aplikazio energetikoetarako material berriak nanoegiturak eta biomolekulak erabilita modelizatu, karakterizatu eta diseinatzearekin loturiko oinarrizko ikerketa proiektu batengatik. Aurtengo martxoaren amaieran bukatu zaio beka.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow