Ingeteamek instalazio fotovoltaiko bat berritu du Toledon

15 iraila, 2016
Ingeteam-eko langileak modulu fotovoltaikoen berritze lanak egiten

Euskal konpainia La Puebla de Montalbán herrian kokatutako instalazio bat modernizatzeaz arduratu da

 

Potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam euskal taldeak, Gas Natural Fenosa Renovables enpresak kudeatzen duen Toledo PV zentraleko modulu fotovoltaikoak berritzeko lanak amaitu ditu. Mantxako La Puebla de Montalbán herrian kokatuta dagoen instalazio hau 1994an abiarazi zen MW 1eko potentziaz, eta Europan eraikitako tamaina horretako lehenengo zentrala izan zen. Hala ere, iaz, instalazioaren potentzia eraginkorra ia % 40 murriztuta zegoen.

 

Jatorrizko parametroak berreskuratzeko asmoz, zentralak revamping lanak egitea erabaki zuen, instalazioko panel fotovoltaiko zaharrak kendu eta ekipo modernoagoekin ordezkatzeko. Instalatu diren modulu berriek efizientzia handia dute, eta horietan erabili den teknologiari esker, ekoizpena % 20 handiagoa da baldintzarik okerrenetan ere, euskal enpresak zabaldutako ohar baten arabera.

 

Moduluak berritzeko lanek instalazioaren bizitza luzatu eta optimizatzea ahalbidetu dute, abian jarri zeneko errendimendu-mailak berreskuratuz, iturri berak adierazi duenez.

 

Ingeteam-en aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow