Ingeteam-ek Lleidako instalazio hidroelektriko baten hobetze lanetan parte hartuko du

19 maiatza, 2016
Tavascan zentral hidroelektrikoa 1971n eraiki zuten

Enpresak akordioa itxi du Endesarekin, instalazioko ura ateratzeko sistema modernizatzeko

Potentziako sistema elektronikoetan espezializatutako Ingeteam euskal konpainiak kontratua sinatu du elektrizitatea sortzen duen Endesa enpresarekin, Kataluniako Lleida probintziak kokatutako Tavascaneko urtegiko planta hidroelektrikoko uren xukatze sistema optimizatzeko.

Akordioak, Ingeteam Power Technology, instalazioko ura xukatu eta ateratzeko sistemen modernizazioaz arduratu dadila aurreikusten du, besteak beste, kontrol eta automatizazio ekipoen horniketa, instalazio elektriko osoa eta proben egikaritzea suposatzen duen proiektua.

Pallars Sobirà eskualdeko Lladorre udalerrian kokatutako Tavascaneko zentral hidraulikoa, 1971n eraiki zuten eta Pirinioetan kokatutako ezaugarri honetako instalazio handienetakoa da.

Instalazioa, 120,44 megawatteko potentzia, 898,50 metroko salto garbia eta 14 m/segundoko emaria dituen bi Pelton turbina bertikal dituen lur azpiko estazio elektriko batek osatzen du.

Halaber, instalazioak 32 megawatteko, 247,30 metroko salto garbiko eta 14 m3/segundoko emaria dituen Francis bertikal batez hornituta dago.

Instalazioa, Pico de Guerón mendi barruan kokatutako 500 metroko sakonera duen leize-zulo baten barruan aurkitzen da eta Estatu espainiarrean eraiki zen lehen planta itzulgarria izan zen –egunez elektrizitatea sortu eta gauez, ponpaketa estazio moduan funtzionatzen du-.

 

Ingeteam-en aurkezpena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow