Ingeteam Services enpresak instalazio berriak inauguratu ditu Albaceten

15 September, 2015

Potentziako elektronikan, motor eta sorgailuen fabrikazioan, elektrizitate-ingeniaritzan eta sorkuntza-instalazioetan espezializatuta dagoen Ingeteam Services enpresa bizkaitarrak instalazio berriak inauguratu ditu egunotan Albaceten kokatuta dagoen Gaztela-Mantxako Zientzia eta Teknologia Parkean.

Bulego berriek 750 metro koadroko azalera dute, eta konpainiak probintzia horretan duen lantaldea handitzea ahalbidetuko du, 400 langile baititu bertan gaur egun.

Era berean, enpresak 4.000 metro koadroko nabea du Campollano industrialdean, eta bertan finkatuak ditu prestakuntza-zentroa eta materiala biltegiratzeko gune bat eta jarduera operatiboak antolatzeko esparru bat.

Instalazio berriak, 220.000 euroko guztizko inbertsioa tarteko, Gaztela-Mantxako unibertsitate campusetik hurbil dagoen berrikuntza eta enpresa ingurune batean kokatu dira.

Inaugurazio ekitaldian, Emiliano García-Page Gaztela-Mantxako presidentea, Javier Cuenca Albaceteko alkatea eta Santiago Cabañero Diputazioko presidentea egon ziren, beste hainbat agintariren artean.

Inaugurazio honez gain, uztailean Ingeteam-en bi filial berri abiarazi ziren Errumanian, eta Filipinetan, eta horrenbestez, konpainia bost kontinenteetako 17 herrialdetara hedatuta dago.

Bi herrialde hauetan, enpresak jarduera sektore eolikoan metatzea aurreikusi du, energia berriztagarriek eskaintzen duten garapen-potentzialtasun handiari erreparatuta.

Ingeteam-en aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow