Ingeteam Service eraikuntza aeronautikoaren sektorean sartu da

5 maiatza, 2016
Enpresa, hegoen fabrikazioaz arduratzen diren ekipoen mantentze lanez arduratuko da

Konpainiak Airbus A350 XWBren fabrikazioan inplikatutako ekipoen martxan jartzean parte hartuko du.

Ingeteam Service enpresak, Airbus A350 XWBren fabrikazio prozesuan erabilitako ekipoen martxan jartze eta mantentze lanetan parte hartzeko aukera ematen dion zerbitzu emateko kontratua itxi du.

Zehatz- mehatz, enpresa aparatuaren eraikuntzaren muntatze- katean erabilitako ekipamenduan lan egingo du. Aparatua, Airbus fabrikatzaileak Madrilgo Getafe udalerrian eta Toledoko Illescas herrian dituen instalazioetan fabrikatzen da.

Ingeteam Services A350XWB  hegazkinen hegoen fabrikazioaren ekipo arduradunen mantentze lanez eta aireontzien eraikuntzan erabilitako soluzio automatizatuen martxan jartzeaz arduratuko da.

Kontratu honekin, Ingeteam Service-k mantentze lanen zerbitzuaren eskaintza dibertsifikatzen ditu eta eraikuntza aeronautikoaren sektorera heltzea lortzen du.

Ingeteam taldea, potentzia eta kontrol elektronikoaren diseinuan espezializatuta dago eta bere produktu eta zerbitzuak, industria-, itsasontzi-, energia- eta tren trakzioaren sektoreetara hedatzen ditu, besteak beste.

 

Ingeteam-en aurkezpena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow