Iñaki Aranburu IK4 aliantza teknologikoko presidente izendatu dute

3 September, 2015

IK4-IKERLAN zentro teknologikoaren egungo presidente Iñaki Aranburuk lekukoa hartu dio Jesus Maria Iriondori IK4 aliantza teknologikoa zuzentzeko arduran. Karguan bete beharreko aldia osatu ondoren, Iriondok IK4rekiko lankidetzan jarraituko du IK4-Teknikerreko presidente kargutik.

Euskal aliantza teknologikoko zuzendaritza organoen berritze honetan, Iñaki Otaño (IK4-LORTEK) presidenteorde izendatu berri dute. Jose Miguel Erdozainek Zuzendaritza Nagusian jarraituko du.

IK4ko presidente berriak IK4-IKERLANen hasi zuen bere ibilbide profesionala. Bertan, hamost urte egin zituen guztira, eta eta urte horietako urte batzuetan Kontseilu Errektoreko kide izan zen. Ondoren, Produktu Garapeneko zuzendari izan zen Goizpen kooperatiban, eta bertan Olaker deritzon I+G unitatea abiarazi zuen. Lau urte geroago, ibilbide profesionala Oronan jarraitu zuen. Konpainia honetan, berrikuntza teknologikoaren alorra garatu zuen, Orona eic izeneko I+G unitatearen sorreraz.

Euskadiko bederatzi zentro teknologikok (AZTERLAN, CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, LORTEK, TEKNIKER eta VICOMTECH) osatutako IK4 aliantza teknologikoan 1.300 profesionalek lan egiten dute. Urtean 102 milioi euroko diru-sarrerak dituenez gero, Europa osoko 10 korporazio teknologiko pribaturik garrantzitsuenen artean kokatu da.

Azken urteotan, IK4k ikerketa aplikatuaren arloan duen erreferentzialtasun-posizioa indartu du, hein handi batean enpresek egiten dioten zuzeneko kontratazioari esker. Enpresa pribatuak IK4ren diru-sarreretan duen portzentajea % 60tik gorakoa da.

Euskal aliantza teknologikoak Europatik datozen I+G+b arloko diru-sarrerak ondorengo hiru urteotan % 50 gehitzearen alde apustu egin du, eta horren haritik, urtean Europatik datozkion 12 milioiko diru-sarreren ordez, 18 milioi biltzea espero du, hots, guztizko diru-sarreren % 15 inguru. Honek 130 milioi euro inguruko aurreikuspena osatzen du Horizon 2020 programari aurreikusi zaion zazpi urteko iraunaldian.

IK4 aliantza

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow