IK4-Tekniker, munduko teleskopiorik handienaren proiektuko partaide

29 ekaina, 2016
Teleskopioaren eraikuntzak 700 milioi dolar inguruko kostua du.

Zentro teknologikoa Jarraipen Sinoptikoetarako Teleskopio Handiaren (LSST) kontrol eta segurtasun sistemen diseinuan eta garapenean laguntzen ari da

Lurretik ikus daitekeen zeru osoa doitasun handiko irudien bitartez erregistratzea da ekipamendu honen helburua, eta Txileko Atacama basamortuko Cerro Pachon mendian abiaraziko da 2020an, aurreikuspenen arabera.

LSST proiektuaren barruan, Gipuzkoako Eibar herrian finkatuta dagoen IK4-Tekniker zentroa kontrol eta segurtasun sistemak, kamerako hariak biratzeko gailuak eta ispiluak babesteko estalkiak diseinatu eta garatzeaz arduratuko da.

Kontrol eta segurtasun sistemak garrantzi handiko osagaiak dira teleskopioarentzat, fokuratzearen doitasun eta errepikagarritasunari buruzko baldintzak betetzea ahalbidetzen baitute.

LSST 8,4 metroko diametroa, hau da, tenis-pista baten zabalera duen ispilu batez hornituta egongo da.

Ekipamenduak zerua eskaneatu eta ilargi betea baino 40 aldiz handiagoa den irudia eskaintzeko gaitasuna izango du, 3.200 megapixeleko kamera digital bati esker. Gainera, irudiak denbora errealean aztertu eta edozein aldaketa garrantzitsu detektatzeko gaitasuna izango du.

LSST proiektua Arizonako Unibertsitateak, Washingtoneko Unibertsitateak, Zientziaren Aurrerapenerako Ikerketa Korporazioak eta Astronomiaren arloko Ikerketarako Unibertsitateen Elkarteak (AURA) osatutako partzuergo bat gauzatzen ari da.

Teleskopioaren eraikuntzak 700 milioi dolar inguruko kostua du.

 

LSST-ren aurkezpena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow