IK4-Teknikerrek robot kolaboratiboak sortzeko teknologia garatuak garatu ditu

28 apirila, 2016
IK4-TEKNIKERek robotikan dituen gaitasunak aurkeztuko ditu BIEMH 2016 azokan

Robotika kolaboratiboa funtsezko osagaia da 4.0 Industriaren garapenerako

Robotak eta pertsonak elkarlanean jardungo duten fabrikazio industrialeko inguruneen diseinua, manufaktura-sektorearen lehiakortasuna bultzatuko duten gakoetako bat da.

Hala ere, egoera hori industria-prozesuetan integratu ahal izateko, ezinbestekoa da langileen segurtasuna bermatuko duten teknologia aurreratuak garatzea.

Robotek pertsonekin batera lan egingo duten ingurune kolaboratiboak sortzeko, aldez aurretik, lan-eremuan gertatzen diren mugimenduak interpretatu, baldintza aldakorretara egokitzeko moduko nabigazio-estrategiak inplementatu eta programazio-erraztasuna eskainiko duten soluzioak garatu behar dira.

IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak, robotikak gainditu beharreko erronka nagusiei erantzungo dieten teknologiak diseinatzen dihardu. Erronka horien artekoak ditugu kostuen murrizketa eta interakzioen segurtasuna.

3D ikusmena da teknologia horietako bat, lan-eremua identifikatu, robotaren inguruan egon daitezkeen pertsonak detektatu eta robotaren ibilbidea aldatu ahal izateko, arrisku-egoerarik gertatzekotan.

Esparru horretan, IK4-TEKNIKER, industria-inguruneetarako robot modular kolaboratiboen garapena helburu duen “FourByThree” europar proiektua lideratzen ari da.

Gainera, zentro teknologikoak diziplina honetan dituen gaitasunak aurkeztuko ditu, maiatzaren 30etik ekainaren 4ra bitartean Bilbon antolatuko den Makina-Erremintaren Biurtekoaren hurrengo edizioan.

Robotika kolaboratiboa giltzarrizko soluzioa da 4.0 Industria garatu ahal izateko. Elektronika, informazio eta komunikazioetako teknologiak (EIKT) ekoizpen-prozesuetan integratzea da industria-ekoizpenaren paradigma berri honen oinarria.

 

Robot kolaboratiboak

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow