IK4-k fabrikazio gehigarriaren azken aurrerapenak aztertuko ditu

31 urria, 2016
IK4-Teknikerrek fabrikazio gehigarrirako erabiltzen duen LMD (Láser Metal Deposition) teknología

Aliantza teknologikoak jardunaldi bat antolatu du industria- fabrikazio teknika honen joera berrien inguruan eztabaidatzeko asmoz.

 

Fabrikazio gehigarriarekin (AM, ingelerazko siglen arabera) erlazionatutako berrikuntza, joera eta etorkizuneko erronketan sakontze aldera, IK4 euskal aliantza teknologikoak industria- fabrikazio teknika honetan oinarritutako jardunaldia antolatu du azaroaren 23rako.

 

Fabrikazio gehigarria laserra bezalako teknologia aurreratuak erabilita materialaren ondoz ondoko xaflak gainjarrita, geometría konplexuen egitura eta piezak egitea ahalbidetzen duen prozesua da.

 

Enpresa, unibertsitate eta ikerkuntza zentroetara bideratutako jardunaldian Airbus Operations-ek Hanburgon duen Teknologia Berri eta Ideiak saileko zuzendari Peter Sanders-ek parte hartuko du, egun konpainiak bere prozesuetan aplikatzen dituen eta etorkizunean ekingo dien lan-lerroen fabrikazio gehigarrian oinarritutako soluzioak azalduko dituenak.

 

Ekitaldia, IK4 aliantza osatzen duten bost zentroen  (Ceit, Lortek, Gaiker, Tekniker eta Ideko) txostenez osotuko da. Beren esku- hartzeetan, zentro teknologikoek, fabrikazio gehigarriaren esparruan izandako esperientziak partekatuko eta katea osatzen duten katebegi guztiak arakatuko dituzte, beti ere, teknologia honen etorkizunera begira aurkezten den egora zehazteko.

 

Fabrikazio gehigarria, fabrikazio aurreratuaren kontzeptuan oinarritzen den tekniketako bat, interes handia eragiten du sare industrialean. Produkzio prozesuetan sartzeak, fabrikazio pertsonalizatuak denbora tarte laburragoan eta material hondakin gutxiagoz egiteko aukera ematen du.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow