Ibermáticak bere eskaintza hobetu du datuen birtualizazio- plataforma berri batekin

2 azaroa, 2016
Ibermáticaren egoitza, Donostian.

Euskal enpresak Denodo estatubatuar konpainiaren soluzio bat txertatu du bere eskaintzan

 

Ibermatika gipuzkoar aholkularitza teknologikoak, datuen birtualizaziora dedikatutako AEBetako Denodo enpresarekin akordioa lotu du, bere Analytics plataforma banatu eta, honela, datuen integrazioaren esparruan bere eskaintza indartze aldera.

 

Birtualizazioa, informazioaren atzipen arinago bat ahalbidetzen duen datuen integrazio prozesua da. Birtualizazioan oinarritzen diren soluzioek, sakabanatutako, toki eta formatu anitzeko iturrietako eta bikoizketarik gabeko datuak osatzen dituzte eta bateratutako datuen zerbitzuen horniketa ahalbidetzen duen xafla birtual bat osa dezakete.

 

Zehatz-mehatz, Denodok garatutako soluzioak, informazio korporatiboaren kontsulta, nabigazio, bilaketa eta kudeaketa gaitasuna du, datuak mugitu eta erreplikatu behar gabe, eta datuen enpresa- erabilpena arintzeko katalizatzaile moduan funtzionatzen du.

 

Eskaintza honek, Ibermática jada lanean diharduen beste bost soluzioekin bat egiten du, bere bezeroei iturri kopuru gehiagoetara jo dezaten, datu tipo gehiago itzuli eta, modu arinean eta kostu txikiago baten truke formatu gehiagotan irtenbidea eskaini diezaien.

 

Komunikatu batean, euskal konpainiak lortutako soluzioaren garrantzitsua nabarmendu du, batik bat gaur egun datu base anitzetan isolatuta biltegiratuta dauden datuak eta Big Data biltegi desberdinetako datuak konbinatzeko gaitasuna aprobetxatu nahi den proiektuetan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow