Ibermatica, garraio sektorearen digitalizazioaren alde

5 December, 2017
Akordioa Ibermaticak balio erantsia sortzearen alde egin duen apustuaren barruan gauzatu da

Euskal kontsultoretzak akordio bat sinatu du TomTom Telematics enpresa alemaniarrarekin, sektorearen eraldaketa digitala erraztuko duten soluzioak merkaturatzeko

 

Ibermatica kontsultoretza teknologiko gipuzkoarrak eta TomTom enpresa holandarraren TomTom Telematics telematika arloko soluzioetan espezializatutako negozio unitateak lankidetza-akordioa sinatu dute garraio eta logistika sektorearen digitalizazioa bultzatuko duten baterako soluzio teknologikoak komertzializatzeko asmoz.

 

Euskal konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bat-egite honek gai hauetan dituzten ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera eskainiko die bi konpainiei, sektoreari negozioen errentagarritasuna areagotzen lagun dezaketen soluzio malgu eta moldagarriak eskaini ahal izateko.

 

Akordioaren sinaketa Ibermaticak balio erantsia sortzearen alde egin duen apustuaren barruan gauzatu da, betiere garraio-enpresei lehiakideekiko posizionamendua hobetzen lagunduko dieten negozioa kudeatzeko (ERP) nahiz bezeroekiko harremanak lantzeko (CRM) soluzio teknologiko integralen bitartez.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow