Hiru gurpileko ibilgailu elektrikoa, hirietako ibilgailu pilaketak arintzeko

12 abendua, 2017
Ekimena 2015ean abiarazi eta 2019an amaituko da

Euskal enpresek eta erakundeek ibilgailu elektrikoaren modelo berri bat diseinatzeko proiektu europar batean parte hartzen ari dira

 

Kutsadura eta ibilgailuen pilaketak dira hiri handietako bizilagunek pairatzen dituzten arazoetako batzuk. Elektrizitatea energia-iturritzat erabiltzen duen garraioa alternatiba ona da hirigune iraunkorragoak bermatzeko.

 

Testuinguru honetan garatzen ari da Weevil proiektu europarra. Hiru gurpileko ibilgailu elektriko kapsulatu, seguru eta erosoa garatzea da IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak koordinatutako ekimen honen helburua.

 

Ekimena 2015ean abiarazi eta 2019an amaituko da eta zenbait euskal enpresa ditu partaide, hala nola, Fagor Automation, Automon, Industrias Químicas Irurena eta Mondragon Automoción.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow