Haririk gabeko kargagailu berriak trenbide-sektorerako

5 December, 2017
Prototipoa ICPT delako proiektuaren barruan garatu da

CAFek eta IK4-Ikerlanek bateriak birkargatzeko kontaktu elektriko zuzenik behar ez duen ekipo berritzaile bat diseinatu dute tranbientzat

 

CAF euskal trenbide-taldeak eta IK4-IKERLAN zentro teknologikoak tranbiei zuzenduta elkarrekin garatu duten haririk gabeko karga-sistema berriari esker, aurrerantzean ez da kontaktu elektriko zuzenik beharko trenetako bateriak birkargatzeko prozesuan.

 

Ohiko birkarga-metodoetan ez bezalaxe, gailu berrian energiaren transferentzia eremu elektromagnetiko baten bitartez gauzatzen da, katenariak, kableak edo entxufeak bezalako ekipoak erabili beharrik gabe.

 

Zentroak ohar baten bidez jakinarazi duenez, diseinatutako sistemak kargatzeko aukera erosoagoa eta seguruagoa ekarriko dio trenbide-konpainia gipuzkoarrari eta oro har inpaktu bisual txikiagoa hiriei.

 

Prototipoa 2014an hasi eta hiru urte geroago osatu den ICPT (Inductive Coupling Power Transfer) delako proiektuaren barruan garatu da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow