Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 27 uztaila, 2018 I+G

“Gure ADNan dago beti aurrerantz begiratzea”

Ternua kirol-arropa taldea outdoor segmentuko liderra da Estatuan, eta 50 herrialdetan saltzen ditu bere produktuak
Jokin Umerez.

 

Ternua kirol-arropa taldea outdoor segmentuko liderra da Estatuan, eta 50 herrialdetan saltzen ditu bere produktuak

 

 

Ternua Taldea 1986an sortu zen Arrasaten (Gipuzkoa). Astore, Ternua eta Lorpen markak barne hartzen ditu, eta gaur egun outdoor segmentuko liderra da Estatuan. Gainera, 50 herrialdetan saltzen ditu bere produktuak, eta presentzia fisikoa du Amerikan, Europan nahiz Asian. Une honetan 175 lagun enplegatzen ditu, euren artean Jokin Umerez zuzendari nagusia, zeinak Made in Basque Country irratsaioan hainbat argitasun eman dizkigun bere hazpidea nazioarteko merkatuan daukan konpainia honi buruz.

 

Arrasateko lehen denda hura inauguratu ondoren, gutxik amestuko zuten iritsi zareten lekuraino iristea…

Arrasate Kirolak izeneko lehen denda hura sortu zutenek proiektuaren parte aktibo izaten jarraitzen dute. Oso jende ekintzailea da, lanerako gaitasun handikoa. Suposatzen dut 1986an ilusio handiz hasi zutela abentura hura, eta ziurrenik euren ametsa zela zerbait handia egitea. Esango nuke konpainiaren ADNan dagoela beti aurrerantz begiratzea.

 

Zer izan da zailena bide horretan?

Nire iritziz egokitzea izan da zailena, bai fase desberdinetako denboretara eta bai merkatuko egoeretara. Ternua proiektua bizirik dago eta eboluzionatu egin behar du; nire ustez gai izan gara enpresaren errealitatea aldaketa handi askotara moldatzeko (fabrikatzeko modua, saltzeko modua, produktuen erabilera, e.a), eta horixe izan da zailena baina baita ere positiboena.  Funtsean, gai izan gara kirol modaren merkatu lehiakorrera egokitzeko –azken 30 urteetan izugarri eboluzionatu duena- eta kontsumitzailea jartzeko gure erabaki guztien erdigunean.  Erosleak gaur egun beste gauza batzuk eskatzen ditu, beste modu batean erosten du, eta hori jakitea ezinbestekoa da guretzat.

 

Ternua enpresaren AMIA analisi bat egingo bagenu, zeintzuk dira zure ustez konpainiaren indar-gune eta mehatxu nagusiak?

Indar-guneen artean hiru azpimarratuko nituzke: enpresako giza taldea; markak, gai izan direnak garatzeko eta espazioak okupatzeko, hala dendetan nola gutako askoren buruan; eta, azkenik, Ternua taldearen gaitasuna eta negozio-eredua.

 

Eta mehatxuak?

Oso txikiak gara, mundu honetan konpainia handiak direlako nagusi eta urte askotako abantaila dutelako gure aldean. Horregatik, lanean jarraitu behar dugu nitxo berriak aurkitu eta horietan sartzeko.

 

Ternua erreferentziazkoa da Estatuko ipar-zonalde osoan, baina agian ez beste eskualde batzuetan… Hori zuzentzea al da zuen epe laburreko helburuetako bat?

Hala da bai, zalantzarik gabe. Eremu geografiko batzuetan gertatzen zaigu gure merkatu-kuota handiagoa dela markaren sona baino, hau da, markaren pertzepzioak erakutsi lezakeena baino gehiago saltzen dugula. Erronka da merkatu-kuota mantentzea, hori baita lider egiten gaituena, baina baita ere geure burua ezagutaraztea eta gure irudiaren ospea handitzea, adibidez, Mediterraneo inguruan eta Katalunian.

 

Hegoaldean ere bai?

Ez hainbeste. Eremu hori oso beroa da, eta hango klimatologia ez da oso egokia gure negozioarentzat. Zaila da hegoaldean berokiak edo galtzerdi termikoak saltzea.

 

Orduan esan genezake atzerriko salmentak handitzean datzala zuen hazkunde marjina?

Bai, dudarik gabe. Une honetan presentzia fisikoa dugu Hong Kong eta Puebla (Mexiko) hirietan, non biltegi bana baitaukagu. Lokal horiek hub modura erabiltzen ditugu munduko puntu estrategikoetara iristeko, baina jarduera handitu nahi dugu eta %35eko gaitasun esportatzailea gainditu.

 

Ba al dago munduan euskal gizarteak adina goretex kontsumitzen duen beste gizarterik?

Bai, Koreakoa da munduko merkatu garrantzitsuena, Estatu Batuak kontuan hartu gabe jakina, bera baita liderra tamainagatik eta biztanleriagatik. Baina bai, Korean hemen baino goretex gehiago kontsumitzen da.

 

Zenbateko garrantzia du berrikuntzak eta garapenak zuen eguneroko lanean?

Handia eta anitza. Esan bezala, gure ADNaren barruan dago, hau da, gai izan behar dugu gainerakoengandik bereiziz eta modu desberdinean hazteko, bi ardatz garrantzitsuri jarraiki: modu arduratsuan haztea eta hazkunde horretan I+G sostengarria txertatzea. Azken horri esker proiektu berriak garatzen ditugu, adibidez, Bermeoko kofradia eta arrantzaleekin batera egin duguna arrantza-sareak birziklatzeko: dagoeneko erabiltzen ez ziren eta arrantzaleentzat arazo baino ez ziren sareak tratatu eta birziklatu ditugu, euretatik nylona ateratzeko, gure produktu batzuk nylonezkoak direlako.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak