Goratu, Fagor eta IK4-Tekniker mantentze adimendun proiektu batean parte hartzen ari dira

14 uztaila, 2016
Proiektuak 3,8 milioi euroko aurrekontua izan du

Power-OM europar korronte elektrikoaren kontsumoaren seinalea erabiltzea planteatzen duen mantentze sistema diseinatu du

 

Beren ekoizpen lanetan makina erreminta erabiltzen duten enpresak mantentze praktikak optimizatzeko beharrari aurre egin beharrean aurkitzen dira, beti ere kostuak murriztu eta geldiune-tarteak mugatze aldera. Irtenbide berriak eskaintze aldera, Power-OM europar proiektuak, korronte elektrikoko seinalea, mantentze prediktiborako teknikak sartzeko bide berri gisa erabiltzea planteatzen duen mantentze-sistema adimendun bat garatu du, honela produktibitatea hobetzeko asmoz.

 

IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoa buru izan duen ekimena, mantentze estrategiak optimizatzen, energia kontsumoa modu eraginkorragoan kudeatzen eta ekipamenduen eta elementu kritikoen fidagarritasuna hobetzen –geldiune-tarteak murrizteko asmoz- oinarritu da. Gainera, Power-OM proiektuak, Goratu eta Fagor Automation euskal enpresen parte hartzea jaso du.

 

Lau urtez ikertzen ibili ostean bukatu berri den proiektuak, 3,8 milioi euroko aurrekontua izan du eta EBak, VII Programa Markoaren bitartez, diruz lagundu du. Ekimenaren berrikuntza nagusiena honako honetan datza: makina beraren zenbakizko kontrolak berak eskaintzen duen informazioa erabiltzea, sentsorizazio espezifiko bat sartu beharrik gabe.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow