Goimek konpainiak azken belaunaldiko makineria erosi du

3 urria, 2016
Makinak Soralucek garatutako puntako teknologiak ditu

Euskal enpresak mekanizazioan duen ekoizpen-ahalmena areagotu nahi du

 

Tamaina handiko piezen mekanizazioaren estandarrak hobetzeko asmoz, Danobat taldeari atxikita dagoen Goimek euskal konpainiak Soraluce makina-erremintako fabrikatzaileak garatutako azken belaunaldiko funtzio-anitzeko zentro bat erosi du.

 

Erosketa honen bitartez, Goimek-ek doitasun handia behar duten piezen arloan eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea sendotu nahi du. Soraluce FP-16000 modeloko makina berriak goi-mailako prestazioak eskaintzen ditu, bai piezen tamainari bai bidera ditzakeen eragiketa-kopuruari erreparatuta.

 

Makinak torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztaketa bezalako prozesuak gauza ditzake lan-zentro berean. Gainera, hainbat geometria eta tamaina landu ahal ditu, eraginkortasun eta doitasun osoz landu ere, Danobat-ek zabaldutako ohar baten arabera.

 

Ekipamendua etengabe fresatu eta torneatzeko 5 ardatzeko buru batez hornituta dago. Buru hau azal konplexuak mekanizatzeko diseinatu da, doitasun handiko txertaketak nahiz abiadura handiko artikulazioen indexaketa egiteko gaitasunaz.

 

Gainera, makinak automatizazio-maila handia du, buruak eta tresnak automatikoki aldatzeko sistema batez hornituta baitago.

 

 

Danobatgroup-en aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow