Fagor Arrasate, automobilgintzako europar proiektu bateko partaide

27 ekaina, 2016
Proiektuak hiru urteko iraupena izango du

Material konposatuak fabrikatzeko teknika berriak ikertzea da ekimenaren helburua

Fagor Arrasate konpainia gipuzkoarra, Mondragon Unibersitatearekin batera, motorretarako osagai estrukturalak fabrikatzeko prozesu berritzaileen garapenean aurrera egitea xede duen nazioarteko ikerketa-ekimen batean parte hartzen ari da.

Maiatzaren amaieran abiatu eta hiru urteko iraupena izango duen proiektu honen muina CRTM (Compression Resin Transfer Molding) deritzon prozesua izango da, karbono-zuntzezko osagai estrukturalak lehiakortasunez ekoiztea ahalbidetuko baitu, bizkorrago eta ekoizpen-zikloa laburtuz.

Zehazkiago esanda, Fagor, prozesua karakterizatzen eta prentsarik eta konformazio-mekanismorik egokienak garatzen laguntzeaz arduratuko da.

Euskal konpainiarekin batera, Austria, Frantzia eta Italiako enpresak ere ekimen honetan parte hartzen ari dira.

Proiektuak 1,7 milioi euroko aurrekontua du, eta EUROSTAR-2 programak, Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroak (CDTI) eta Europar Batasunean ikerketa eta berrikuntza bultzatzea helburu duen Horizon 2020 ekimenak finantzatuko dute.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow