Euskal enpresa bat, botikak bahetzeko plataforma baten diseinuan lanean dabil

28 May, 2015

Azterketa molekularrarentzako erreminta berrien garapenean espezializatutako IMG PHARMA Biotech konpainia bizkaitarra, botikak bahetzeko plataforma bioteknologiko bat diseinatzeko proiektuko buru da.

HTScreentech deituriko egitasmoak, alor zientifikoan, errezeptore muskarinikoentzako ligando deituriko botikak determinatzeko aukera emango duen bahetze azkarrago eta merkeago bat ahalbidetzeko plataforma bat diseinatzea du helburu.

Errezeptore muskarinikoak, minbizia edo gaitz neuro-endekatze desberdinak bezalako patologia multzo batekin erlazionatutako diana terapeutikotzat jotzen dituzte.

Proiektuak, aplikazio terapeutikogarriak izan daitezkeen “in silico” eta “in vitro” ligandoen errendimendu handiko bahetzea burutzeko plataforma bat sortzea du helburu.

“Botiken ikerketa prozesua luzea eta garestia da. Denbora tarteak %15 eta %20 artean murriztea du helburu proiektu honek. Bahetzeak merkeago eta azkarragoak ahalbidetzeko erremintak lortzean oinarritzen da, beti ere funtzionatuko ez duen zerbaiten inbertitzen ez segitzeko”, baieztatu du Egoitz Astigarraga ikertzaileak.

Europako eskualde arteko lankidetza proiektu gisa EuroTransBio- ERANET aintzatespen  jaso duen egitasmoa urte honen bukaeran edo 2016 urte hasieran buka dadila aurreikusten da.

Proiektuak, produktuen garapena eta enpresa zientifiko eta teknologiko berrien irteera laguntzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatutako GAITEK programaren babesa jaso du.

Programa hau, ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologiko jarduerak dituzten proiektuen promozioaren bitartez enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratuta dago.

IMG Pharma: Tresnak garatzea botiken analisi masiborako

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow