Euskal berrikuntza barbakoak hobeto egiteko

21 November, 2017
Garatutako diseinuak errekuntzarako behar den aire eta gas nahasketa hobetzea lortu du

Copreci kooperatibak eta IK4-Ikerlan zentro teknologikoak errekuntza-sistema aurreratu bat garatu dute

 

Barbakoen bizitza erabilgarria luzatzeko asmoz, Copreci euskal enpresak eta IK4-Ikerlan zentro teknologikoak pizteko sistema hobetzen duen errekuntza-sistema aurreratu bat garatu dute Estatu Batuetako Weber konpainiarentzat.

 

Zehazkiago esanda, ikerketa zentroak eta euskal kooperatibak sortutako soluzioak errekuntzako baldintzak hobetu eta kanpoaldean erabiltzeko moduko gas-barbakoen segurtasuna hobetu du.

 

Fabrikatzaile iparramerikarrak barbakoetako erregailuen ahoen geometria aldatzea erabaki du, bizitza erabilgarria luzatu eta 10 urterainoko bermea eskaini ahal izateko.

 

Beharrizan honi erantzunez, IK4-Ikerlan zentroak barbakoa-gama berriaren errekuntza-sistemak garatu ditu, bereziki gasa sartzeko ahoari erreparatuta. Aldi berean, Weber konpainiari gas arrapalak eta balbulak hornitzeko ardura duen Copreci enpresak barbakoa-eredu amerikarretarako nahiz europarretarako optimizatutako gailu bat garatu du.

 

Zentro teknologikoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, garatutako diseinuak –venturi motako erregailu atmosferiko bat– errekuntzarako behar den aire eta gas nahasketa hobetzea lortu du, erregailuei sendotasun handiagoa emateaz gain.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow