Europar Batasunak Arrecife Energy Systems-en garapen teknologikoa saritu du  

3 urtarrila, 2018
Euskal enpresak 50.000 euroko laguntza eskuratu du

Startup bizkaitarrak finantzazioa lortu du, olatuetako energia elektrizitate bilakatzeko gai den bere turbina-sistema garatzen jarraitu ahal izateko

 

Energia berriztagarria sortzean espezializatutako Arrecife Energy Systems startup bizkaitarrak Europar Batasuneko finantzazioa jaso du, itsas zabaleko olatuetatik eratorritako energia biltzeko sistema bat den bere teknologiaren garapena bultzatzeko asmoz.

 

Zehatz mehatz, euskal enpresak, Horizon 2020 programako eta enpresa txiki zein ertainen hazkundea baita berrikuntza teknologikoa eta zerbitzuen berrikuntza ere  ahalbidetzeko xede duen SME Instrument bitartez, 50.000 euroko laguntza eskuratu du.

 

Euskal startup-ak berezko eta patentatutako garapen teknologiko bat du, koralezko uharri baten jokaera simulatzen duen turbina-sistema batean oinarritutakoa eta honela, olatuek eragindako energia elektrizitate bilakatzeko aukera ematen duena.

 

Programako hiru faseetako lehena gainditu ostean enpresak lortutako laguntza, merkaturatu nahi den berrikuntza baten bideragarritasun teknikoa eta potentzial komertziala ebaluatze aldera ematen da.

 

Iturria: Cluster Energía

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow