Espaziorako begirada berri bat, euskal teknologiaz baliatuta

17 urtarrila, 2018
TEKNIKERek proiektuaren segurtasun-sistemak garatuko ditu

IK4-TEKNIKER zentro teknologikoa, neurri handiko teleskopio baten kontrol eta segurtasun sistemak garatzen ari da Txilen

 

Lurra planetatik doitasun handiko irudien bitartez zeru ikusgarria fotografiatzea, 2020 urtean Txilen indarrean sartuko den Arakatze Sinoptikoen Teleskopio Handiaren  helburu nagusia da.

 

IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoa, abangoardiazko instalakuntza zientifiko handi honetako kontrol eta segurtasun sistemen, kamerako kableen errotazioaren eta ispiluetako babes estalkiaren diseinu eta garapenean parte hartzen ari da.

 

Entitate ikertzailea ekimen honetan arituko da, teleskopioko egitura Nagusia garatzeaz arduraduna den GHESA- Empresarios Agrupados ingeniaritzarekin lankidetzan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow