Euskal teknologia Norvegiako ontzi ozeanografiko batean

16 January, 2015
imagen_spri_tecnología

Ingeteam euskal enpresari esleitu diote, Asturiasko Gondan S.A. ontziolan Norvegiako itsas-ikerketa instituturako eraikitzen ari den ikerketa zientifikoko ontzia ekipamenduz hornitzeko kontratua.


Ingeteam-en horniketa urte amaieran egingo da, instalazio elektrikoa, sorgailuak, banaketa-koadro nagusiak, banaketa-koadro laguntzaileak, banaketa-transformadoreak, motorrak eta ontziko propultsio eta maniobra-helizeetarako bihurgailuak barne hartuta.

Euskal konpainiak garatzen dituen osagaiak funtsezkoak dira era horretako itsasontzietan, bibrazioak moteltzen baitituzte isiltasunaren mesedetan. Isiltasuna ontzi ozeanografikoen oinarri-oinarrizko ezaugarria da, bereziki ICES-209 araua bete behar dutenen kasuan. Honek ekipamendu elektronikoaren bidez lortutako datuei ahalik eta probetxurik handiena ateratzea ahalbidetzen du.

Ingeteam-ek eskaintzen duen propultsio elektrikoari esker, eraginkortasun handiagoa lor daiteke diesel bidezko ohiko propultsioarekin baino, batez ere ontzia abiadura motelean dabilen unerik kritikoenetan eta maniobretan. Horrekin batera, motor elektrikoak bihurgailu banaz elikatzen direnez gero, fidagarritasun-maila handia eskaintzen du, baita malgutasuna ekipoen erabileran, erraztasuna mantentze-lanetan eta ingurumen-inpaktu txiki-txikia ere.

Eskari honen bitartez, Ingeteam-ek sendotu egin du ontzi ozeanografikoen merkatuan duen erreferentzia-izaera, horrelako ezaugarriak dituzten sei itsasontzitan parte hartu baitu. Horren haritik, Ingeteam Espainiako Ozeanografia Institutuko (IEO) ontzi ozeanografikoetako osagai-hornitzaile nagusietakoa da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow