Makina- Erremintako euskal sektoreak fabrikazio aurreratuari arreta jarri dio

10 June, 2015

Industria sektoreko enpresari, teknikari, ikertzaile eta espezialistak, gaur hasi eta ostiralera bitartean, Donostian egiten ari den Makina- Erreminta eta Fabrikazio Teknologien Kongresuaren hogeigarren edizioaren Fabrikazio Aurreratuaren esparruko azken aurrerapen eta aplikazioen inguruan jarduten ari dira.

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean inauguratu duen Kongresua, sektoreko gertakizun nagusienetako bat da eta Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan egiten ari da.

Lehendakariak, Euskadiko industria izaera eta euskal enpresek duten esperientzia goraipatu ditu, baina orain “4.0 aplikazioaren kasu praktikoetan” aurrerapen horiek bilduz, teknologiaren aldeko apustua “egi bihurtzeko” unea heldu dela gehitu du.

Zentzu honetan, lehendakariak enpresa, ikerkuntza eta teknologia zentroetako ordezkariei dei egin diete, egun bizi den laugarren industria iraultzak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko bat eginik lan egin dezaten.

Irekiera sesioan, Garapen Ekonomikoaren eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak ere parte hartu dute.

Fabrikazio aurreratua, EBak europar industriaren lehiakortasuna bermatzeko egindako apustuen artean kokatzen den hori, merkatuko prozesu eta produktu errealetara bideratutako I+G+b-tik ondorioztatutako teknologien transferentzia azkar bat eragiten duten teknika berritzaile multzo batez osatuta dago.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow