AFMk Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Teknologien elkarte berriaren sorrera bultzatu du

5 January, 2015

Makina Erremintaren euskal Klusterrak (AFM) bultzatuta, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Teknologien Espainiako Elkarte (ADDIMAT) sortu berriak fabrikazio aditiborako eta 3D inprimaketarako ekipo eta materialen fabrikazio eta komertzializazioarekin zerikusia duten 16 enpresa eta erakunde biltzen ditu.


ADDIMAT abenduaren 17an sortu zen Donostian, fabrikazio aditiborako eta 3D inprimaketarako ekipo eta materialen fabrikazioan eta komertzializazioan diharduten enpresak elkartzeko asmoz.

ADDIMAT, AFM industria elkarterik aspaldikoenaren spin-off gisa sortu da, manufacturing arloan fabrikazio aditiboari eta 3Dri testuinguru propioa ematearen aldeko eskari espezifikoari erantzuteko asmoz. ADDIMATen bazkide sortzaileen artean, AFMrekin batera, Fagor Automation, Goratu, Danobat Taldea, Egile Taldea, Kondia, Ibarmia, Nicolas Correa, Ona Electroerosion eta Tumaker enpresak daude, baita IK4 eta Tecnalia zentro teknologikoak, Euskal Herriko Unibertsitatea, IMH Makina Erremintaren Institutua, Tknika berrikuntza zentroa eta Bilbao Exhibition Centre ere.

Elkartea fabrikazio aditiboaren eta 3Daren arloko enpresa guzti-guztientzat irekita dago, edozein unetan ADDIMATekin bat egiteko aukera izan dezaten. Bere helburua, fabrikazio aditiboaren eta 3Daren garapenean eta sustapenean interesatuta dauden eragile guztiak biltzea da.

Fabrikazio aditiboa ordezkatu eta bultzatzeko eta elkarteko bazkideei zerbitzu profesionalak eskaintzeko asmoz, ADDIMATek foro bat eratuko du, fabrikazio aditiboaren eta 3Daren industriari buruzko irudi koherente eta bereizia eraiki eta esparru honetako enpresei ahotsa ematearren.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow