Gazteei bideratutako ontzi batek irabazi du Vidralak eta Mondragon Unibertsitatearen lehiaketa

7 uztaila, 2016
Master Glass Design Contest Vidralak antolatu du bere 50. urtemuga dela eta

Pablo Odriozolak aurkeztutako 4D Wine proiektuak irabazi du lehiaketako lehen edizioa

Gazteriari bideratutako eta Industria Diseinuko eta Produktuaren Garapenerako Ingeniaritzako ikasle Pablo Odriozolak asmatutako ontziak irabazi du, Vidrala euskal enpresak, Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin antolatutako Master Glass Design Contest lehiaketako lehen edizioa.

‘4D Wine’ deituriko proiektu irabazlea, ardoa biltegiratzeko ontzia da. Epaimahaiak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleen beste proposamen bat nabarmendu du, ‘Izpi’ deituriko ekimena, bere diseinu eta berrikuntzagatik aintzatetsi izan dutena.

Master Glass Design Contest lehiaketa Vidralak bere 50. urtemuga dela eta proposatutako lehiaketa da eta proiektu iraunkor eta eraginkorren berrikuntza, originaltasuna eta bideragarritasuna bultzatzea du helburu.

Saria, Milanerako bidaia da, bertan zenbait diseinu zentro bisitatzeaz gain, Vidralak Corsico italiar hirian duen fabrika ezagutzeko aukera izango da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow