Suntsipenik gabeko saiakuntzak, industria-fabrikazioan aurrera egiteko

25 urria, 2016
Suntsipenik gabeko saiakuntzek aztertutako piezak erosionatu gabe akatsak detektatzea ahalbidetzen dute

IK4 aliantza teknologikoak suntsipenik gabeko saiakuntzen arloko azken teknologiak zabaltzeko jardunaldia antolatu du

 

Aztertutako osagaiak kaltetu gabe ikukapenak egitea ahalbidetzen duten mekanismoei buruzko ezagutza hedatzeko asmoz, IK4 euskal aliantza teknologikoak suntsipenik gabeko saiakuntzei buruzko jardunaldi tekniko bat egingo du azaroaren 10ean Donostian.

 

Suntsipenik gabeko saiakuntzak (NDT, ingelesezko siglen arabera) aztertutako piezak erosionatu gabe akatsak eta hutsegiteak detektatzea ahalbidetzen duten kalitatea kontrolatzeko sistemak dira.

 

Enpresei eta industria-fabrikazioarekin lotutako beste eragile batzuei zuzendutako jardunaldi hau bost hitzaldi teknikok osatuko dute, eta horietan, IK4 aliantzari atxikitako CEIT, Azterlan, Ideko, Lortek eta Vicomtech zentroetako NDT arloko adituek beren ezagutza partekatuko dute.

 

Lan-saioa CEIT-IK4k Gipuzkoako hiriburuko Ibaeta eremuan dauzkan instalazioetan antolatuko da, eta bertaratzen direnek zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.

 

Suntsipenik gabeko saiakuntzen esparruak bilakaera azkarra hartu du, eta egunez egun, teknologia berriak gehitzen zaizkio, industria arloko beharrizanak gero eta zorrotzagoak diren seinale, bereziki manufakturatutako produktuen pertsonalizazioari, kalitateari eta trazagarritasunari dagokienez.

 

 

IK4 aliantza teknologikoaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow