Enpresa berri batek lehengai berriztagarrietatik eratorritako kautxua garatuko du

20 May, 2015

Tecnalia korporazio teknologikoak eta egitasmo pribatuak bultzatzean espezializatutako Kereon konpainiak, elikaduraz kanpoko azukreen biomasatik eratorritako kautxuaren ekoizpenean erabilitako konposatu kimikoen garapenerako jardueran oinarrituko den enpresa berri baten sortzea iragarri dute.

Biosyncaucho deituriko enpresa berriak, Tecnaliak garatutako eta jada konpainia berriari transferitu zaizkion lau patente- familietatik deribatutako teknologia, erabiliko du.

Baliatutako teknologiak, pneumatikoentzako kautxuaren ekoizpenerako baliagarria izateaz gain, kapusaiak, oinetakoak edo tresna elektronikoen karkasak bezalako eguneroko produktuak lortzeko erabiltzen den 1,3- Butadieno konposatuaren eskasiari erantzuna ematea du helburu.

Egitasmo honen xedea, baliabide berriztagarrietatik eratorritako konposatu alternatibo bat fabrikatzea da, ekonomikoki bideragarriak eta azukre-, kimika-, eta automozio- industrientzako are ekologikoak diren alternatibak emanez.

Egun, biomasatik eratorritako 1,3- Butadienoren ekoizpenaren industria prozesurik ez dago, hori dela eta, prozesu berri honen garapenak, kimika aplikatuaren ikerkuntzaren munduko abangoardian kokatzen du Biosyncaucho.

Egitasmo hau bioekonomia Euskadin bultzatzeko apustua da eta era berean, sektore kimikoa, industria ibilbide luzeko zenbait instalazioren itxiera dela eta, azken urteetan gainbeheran dagoen garrantzi ekonomiko tradizionala, sustatzen da.

Berritu negozioak sustatzeko

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow