Energia elektrikoaren sektoreari bultzada berria Euskadin

8 urtarrila, 2018
Enrique Amezua, Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, eta Antonio González, REEren iparraldeko guneko lurralde ordezkaria

 

Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Espainiako Sare Elektrikoak (ESE) hitzarmena sinatu dute, sektoreko heziketa eta ikerkuntza bultzatuko duten ekintzak sustatzeko asmoz

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta sistema elektrikoaren Espainiako Sare Elektrikoa (REE) operatzaileak lankidetza akordioa sinatu dute, energia elektrikoko garraioaren esparruan heziketa eta ikerkuntza bultzatze aldera.

 

Unibertsitateak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, hasiera batean hiru urteko iraupena izango duen hitzarmenak, energia elektrikoaren esparruko Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleen ikerkuntza proiektuak eta enpresetako praktikak areagotzeko aukera luzatuko du.

 

Ildo honetan, bi entitateek, ikerketak eta ikerkuntzak egin daitezen sustatzeko ekimenak eta egitasmo bateratuak martxan jarriko dituzte, baita ikasle, irakasle eta ikerlarien formakuntza eta hobekuntza ere.

 

Oharrean gaineratzen den bezala, lankidetzak honek, Eskolako ikasleek REEko instalakuntzak bisita ditzaten, Unibertsitatean konpainiak emango dituen hitzaldi eta formakuntza mintegietara jo eta REEk enpresan bertan praktikak edo gradu amaierako lanak egiteko eskainiko dituen heziketa lankidetza programetan parte hartzeko aukera luzatuko du.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow