Elikagaigintzaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko tresna berriak

18 abendua, 2017
Life-RENDER proiektua joan den irailean abiatu zen

Inkoa ingeniaritza-enpresa bizkaitarra Life-RENDER proiektu europarra koordinatzen ari da

 

Europako Batzordeak produktuaren ingurumen-aztarna delako metodologia abiarazi du, enpresei produktuen ingurumen-portaera adierazle homogeneo eta konparagarrien arabera ebaluatzea ahalbidetuko dieten irizpide harmonizatuak ezartzeko asmoz.

 

Metodologia hau elikagaigintzako enpresa txiki eta ertainen artean zabaltzeko asmoz, joan den irailean, Life-RENDER proiektua abiatu zen. Ingurumen-inpakturik handienak eragiten dituzten ekoizpen-prozesuetako une kritikoak zehazteko tresnak garatzea da ekimen honen helburua.

 

Inkoa ingeniaritza-enpresa bizkaitarrak koordinatutako proiektu honen bidez, produktuaren ingurumen-aztarnaren metodologia eta esnekigintzako kategoria-arauak uztartzen dituen software-soluzio bat inplementatu nahi da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow