Ekonomia zirkularra, industria eraginkor batentzako

18 abendua, 2017
Jardunaldian industria sektore desberdinetako ordezkariek parte hartuko dute

Tecnaliak ingurumenaren gaineko eragina murrizte aldera, baliabideak berrerabiltzearen inguruko jardunaldi bat antolatu du

 

Ekonomia zirkularraren paradigmak, eredu iraunkorragoetarako bidean aurrera egiteko baliabideen optimizatzearen bitartez ekoizpen zikloak ixtea du jomuga. Eskenatoki berri honetan, industria sinbiosiaren kontzeptuak garrantzi berezia hartzen du, izan ere enpresa bati soberan dituen baliabideengatik irabazkinak izateko eta hondakin eta lehengaien kudeaketari dagokionez kosteak murrizteko aukera luzatzen baitio.

 

Ekoizpen sistema hau bultzatzeko eta industria-sinbiosiaren gakoak aztertzeko asmoz, Tecnalia korporazio teknologikoak jardunaldia antolatuko du abenduaren 20an eta bertan, industria sektore desberdinetako ordezkariek arlo honetako euren esperientziak partekatuko dituzte.

 

Enpresetako zuzendari, fabriketako ordezkari eta hondakin eta erosketa kudeatzaileei, baita ingeniaritzako espezialistei ere zuzendutako topaketak, Europan zein Euskadin arlo hauetarako diseinatutako finantza programa eta aukerak zabaltzeko helburua ere du.

 

Korporazioaren egoitzan egingo den jardunaldian Tecnalia, Ihobe eta Aclimako ordezkari anitz izango dira, baita egiazko aplikazioen ereduak ezagutzeko zenbait kasu praktikoak bertan erakutsi ere.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow